Errobi (rock-taldea)
Lehen euskal rock-taldea, Anje Duhaldek eta Mixel Ducauk sortua (1975). Daniel Landarten letrak musikatuz ekin zioten bideari. Lau disko plazaratu zituzten banandu aurretik: Errobi, 1976; Gure lekukotasuna, 1977; Bizi-bizian, 1978 eta Ametsaren bidea, 1979. Berriro elkartzeko saioa egin zuten (1985), baina Agur t'erdi diskoa plazaratu ondoren, asmoa bertan behera utzi zuten.
Atzera