Eskualduna
Informazio- eta literatur aldizkaria (Baiona, 1887), Louis Etxeberrik sortua. Pentsakeraz tradizionalista, Frantziako ezkerreko mugimenduari eta Le Réveil Basque aldizkari errepublikarrari aurre egiteko sortu zen. Ipar Euskal Herriko literatur lanak argitaratu zituen. 1944an desagertu, gero eraberritu eta Herria aldizkaria sortu zen.
Atzera