Etxeberri Zelaiandia, Domingo
Nabigatzaile eta militar gipuzkoarra (Donostia, XVI-XVII. m.), Joan, Jazinto Antonio eta Joan Domingo Etxeberri Rober nabigatzaileen aita. Erret funtzionaria, Felipe III.a eta Felipe IV.aren idazkaria izan zen. Gipuzkoako lantegien eta nekazaritza-lurren superintendente (1610-18) eta Gipuzkoa eta Bizkaiko itsas portuetako artilearen merkataritzaren administrazio-zuzendaria izan zen (1626).
Atzera