Etxeberria, Hasier

Kazetari eta idazlea (Elgoibar, 1957). ETBn gidoilari eta aurkezlea, arte eta kultura alorrekoa. Hainbat obra idatzi du: Ipuin ezberdinak eta erregalokoak eta Karramarroaren aztarnak (1997) ipuin-liburuak; Arrainak ura baino (1999). Gastronomiaren alorra ere landu du: Sukaliztegi partikularra (1998). Bere idazlanekin irabazi dituen sarien artean, aipatzekoa da 1998an irabazitako Irun Saria, Arrainak ura baino obragatik.



Atzera