Etxebeste, Eugenio (izg. Antxon)
ETAko buruzagi gipuzkoarra (Donostia, 1951). Burgosko prozesuaren ondorioz, borroka politikoari ekin zion. Iparraldean errefuxiatu zen eta 1984an atxilotu egin zuten; lehenik Venezuelara, gero Dominikar Errepublika eta Ekuadorrera eta azkenik, 1987an, Aljerrera deportatu zuten. 1989an ETA eta Espainiako gobernuaren artean egindako isilpeko elkarrizketa-negoziazioetan partaide izan zen; ondoren Dominikar Errepublikara deportatu zuten. Espainiako Gobernuak Madrilera eraman zuen eta kartzelan dago (1997).
Atzera