Euskal Buztigintza Museoa
Arabako Elosun, Legutioko urtegiaren ertzean, kokaturiko museoa, 1993an irekia baserri zaharberritu batean. 1958 urtera arte bizirik iraun zuen buztinola bat bere osoan berreskuratu izanaren emaitza da. Eraikinean bertan, zeramika egiteko labe zahar bat kontserbatu da, Euskal Kulturaren Inbentario Orokorrean, Monumentu izendapenez, sartuta dagoena. Euskal zeramikaren erakusgarri diren piezak erakusten dira bertan. Museoaz gain gaurko buztingintza-lantegia ere badu. Honetan, antzinako teknikak erabiliz herri-zeramikaren erreprodukzioak egiten dira. Denda bat ere badago, lantegiko produktuak salgai dituena.
Atzera