Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU)

Euskal Autonomi Elkarteko unibertsitate publikoa, 1980an sortua. 1976an, ordura arte Valladolideko unibertsitate-barrutiaren menpe zeuden Araba eta Gipuzkoako unibertsitate-eskolak eta -fakultateak 1968.az geroztik autonomoa zen Leioako Unibertsitatearekin elkartu ziren EAEko barruti unibertsitarioa osatzeko eta 1980an Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU) izen ofiziala hartu zuen. Errektoretza eta egoitza nagusiak Leioan ditu. Guztira, 12 fakultate, 14 unibertsitate-eskola eta 3 goi-eskola ditu hiru campusetan, Arabakoa, Bizkaikoa eta Gipuzkoakoan, banatuta.



Atzera