Euskal ehiztariak
Frantziako Konbentzio-gerran Harizpe jeneralak sorturiko euskal boluntarioen armada (1793). Harizpe, Lasalle, Darhampe eta Matenotteren agindupean zeuden lau batailoitan banatutako hamar konpainiaz osatua zegoen. Egiteko handia izan zuen Mendebaldeko Pirinioetako mugaren defentsan; gerra amaitzean Vendéeko altxamendua zapaltzera bidali zuten.
Atzera