Garai, Marie

Pintore lapurtarra (Hiriburu, 1861-1953). Euskal Herriko ohiturak, folklorea eta herritarren eguneroko bizitza pintatu eta erakusketa anitzetan parte hartu zuen, kritika aldetik arrakasta handia lortuz. Bere koadroak Baionako udaletxean eta Euskal Museoan daude ikusgai. Leon Bonnat-en ikasle izan zen; olio-pinturak egin zituen.



Atzera