Gaubeako ermandadea
Arabako ermandadea, Zuiako koadrillakoa. 1567ko Batzarretarako eginiko banaketaren ondoren Gorostiaga, Alzedo, Astulez, Batxikabo, Barrio, Basabe, Boveda, Karanka, Corro, Espejo, Gurendes, Mioma, Nograro, Osma, Pinedo, Kexo, Quintanilla, Tobillas, Tosta, Valluerca, Villamaderne eta Uribarri Gaubeak osatzen zuten. Bi alkate eta bertako bi epailez osatutako batzordeak agintzen zuen; prokuradore sindiko nagusia, erregidorea, probintziako prokuradorea eta ermandadeko alkatea ere bazituen. 1979ko berrantolaketaren ondoren, Gesaltzako koadrillakoa da. Gaubea, Lantaron eta Gesaltzak osatzen dute.
Atzera