Herkulano
Italiar penintsulako antz.ko hiria, Campanian, 79an Vesubio sumendiaren errautsek estalia. Hiria 1709an aurkitu zuten; lehen indusketetan (1738-65) pintura ederrak eta papiroak aurkitu zituzten. 1927an hasitako indusketengatik azaleratu dute hiriaren egitura osoa. 5.000 biztanle inguru bide zituen.
Atzera