Hilobi Sainduaren eliza
Torresko eliza erromanikoa (1160-70), Nafarroako garrantzitsuenetakoa. Oinplano oktogonalekoa da eta arkitektura musulmanaren kutsuko kupula eta erdiko gorputzeko eta kupulako leihoak ditu aipatzekoak. Kapiteleko eskulturek erromaniko nafarra eta estilo arabiar eta bizantziarra batzen dituzte. Gurtzako elementu bakarra Gurutziltzatuaren taila bat da, erromaniko eta gotikoaren artekoa (XIII. m.). Monumentu izendatua dago.
Atzera