Izualdi zuria
Frantziako erregezaleek errepublikarren aurka zuzendutako mugimendu kontrairaultzaile odoltsuei emandako izena. Gogorrena Napoleon I.ak Waterlooko gudua galdu eta abdikatu ondorengoa izan zen (1815eko uda). Frantziako M-an eta HE-an erregezaleek Bonaparteren aldekoen jazarpena antolatu eta errepublikar asko sarraskitu zuten.
Atzera