Joan XXIII.a (Angelo Giuseppe Roncali)
(Sotto il Monte, Bergamo ondoan, 1881 - Erroma, 1963). Aita santua (1958-63). Parisen nuntzio eta Veneziako patriarka izan zen. Eliza katolikoaren aggiornamentoa bultzatzeko, Vatikanoko bigarren kontzilioa deitu zuen (1962). Eragin espiritualean ipini zuen Elizaren munduko eginkizuna eta indarra (Mater et magistra, 1961; Pacem in terris, 1963).
Atzera