Joan II.a
(Toro, 1405 - Valladolid, 1454). Gaztelako erregea (1406-54), Lancasterko Katalinaren eta Enrike III.aren seme eta ondorengoa. Adinez txikia zen bitartean, bere osaba Fernando (gero Aragoiko Fernando I.a izango zena) izan zen erregeorde. Bere ondoan izan zuen beti Alvaro de Luna aholkulari eta sustatzaile, baina azkenean, gortean sorturiko intriga politikoak bitarteko, lepoa moztu zion.Gizon jantziaren ospea zuen, eta poeten babeslea izan zen.
Atzera