Joan Lurgabea

(Oxford, 1167 - Newark, Nottinghamshire, 1216). Ingalaterrako erregea (1199-1216), Enrike II.aren seme, eta Rikardo I.a Lehoibihotzaren anaia eta ondorengoa. Felipe Augusto Frantziakoak gortearen aurrera deitu zuen Isabel Angulemakoa bahitu zuelako eta feudo frantsesak kendu zizkioten (1202). Bere aliatuek, haien artean Oton IV.a enperadore germaniarrak, Bouvinesko gudua galdu zuten (1214) eta bera ere La Roche-aux-Moines-en garaitu zuten. Porrotek oposizio handia ekarri zioten Ingalaterran eta nobleen altxamenduaren ondorioz, Magna Carta onartu zuen (1215).



Atzera