Joan VI.a Errukiorra

(Lisboa, 1767-1826). Portugalgo erregeordea (1792-1816) eta erregea (1816-26). Frantsesen inbasioaren ondoren (1807), Brasilera ihes egin zuen. Portugalera itzultzean (1821), erregimen konstituzionala onartu behar izan zuen. Bere seme Pedro I.a Brasilgo enperadorearen eskuetan utzi zuen kolonia, eta 1825ean horren independentzia onartu zuen.



Atzera