Joana I.a

(Bar-sur-Seine, 1272 - Vincennes, 1305). Nafarroako XX. erregina (1274-1305) eta Frantziako erregina (1285-1305), Enrike I.a Potoloaren eta Blanka Artoiskoaren alaba. Felipe I.a Ederrarekin ezkondu zen (1284); Luis I.a Setatia, Felipe II.a Luzea eta Karlos I.a Burusoila erregeen ama izan zen. Berarekin Champagneko dinastia agortu zen eta Frantziako dinastia sartu zen Nafarroako erresuman. Bere agintaldian Frantzian egokitu eta ordezkari baten bitartez agindu zuen Nafarroan, erresumako kargu administratibo garrantzitsuenetan politikari frantsesak ezarrita.



Atzera