Juno

Mitologia erromatarreko jainkosa nagusia, Jupiterren emaztea, grekoen Heraren parekoa. Jupiterrekin eta Minervarekin batera Kapitolioko jainkozko hirukoa osatzen zuen. Zeruko erregina eta argiaren jainkosa zen; era berean, emakumeen eta ezkontzaren babeslea.



Atzera