Kronos

Jainko grekoa, Urano eta Gearen semea, titanen anaia eta Rearen senarra. Unibertsoan zuen agintea seme-alabek kenduko zioten beldur, hauek jaio ahala, jan egin zituen. Zeus, berriz, atera egin zen galtzetik, amaren amarru bati esker. Aitari agintea kendu eta irentsiak zituen anai-arreba guztiak kanporatzera behartu zuen Zeusek.



Atzera