Lagarde, Eduardo
Arkitekto eta marrazkilaria (1884 - ?). La Voz de Guipúzcoako kolaboratzaile eta "Quincena de GU" artista-taldeko kidea izan zen. J.M. Aizpuruarekin Donostiako Ospitalea, Donostiako CAT eta Ibarrako eskolak egin zituen. Gerra-garaian Bilbon egon zen preso; kartzelako bizitzaren berri emanez ilustrazioak egin zituen J. Gomez Acebo-ren La vida en las cárceles de Euzkadi (1938) eta Carasa Torre-ren Presos de los rojo-separatistas, navarros, guipuzcoanos y vizcainos (1938) liburuetan.
Atzera