Mendebaldar Europaren Batasuna (MEB)
Erakunde politiko eta militarra, 1954an sortua. Alemania, Belgika, Britainia Handia, Espainia, Frantzia, Herbehereak, Italia, Luxemburg eta Portugal dira kideak. 1960tik aurrera, Europako Kontseiluari eman zizkion bere gizarte eta kultur mailako egitekoak. Gerra hotza zela eta, OTANek ia osorik itzali zuen. 1980ko hamarkadan berpizteko saioak izan ziren, baina ez du lortu benetako defentsa-aliantza izaterik.
Atzera