Mill

Filosofo eta ekonomialari britainiarrak. - James (Northwater Bridge, Eskozia, 1773 - Londres, 1836). Ekonomia politikoan Benthamen jarraitzailea izan zen (Ekonomia politikoaren printzipioak, 1821), eta filosofian Humerena (Giza espirituaren fenomenoen azterketa, 1829). - John Stuart (Londres, 1806 - Avignon, 1873), aurrekoaren semea. Comte eta Ardigorekin batera elkartze psikologikoen legeak aztertu zituen eta kausalitate unibertsalaren legean oinarritutako indukzioa fundatu zuen. Moral utilitaristaren defendatu zuen eta ekonomia liberalaren jarraitzailea izan zen (Ekonomia politikoaren printzipioak, 1848; Utilitarismoa, 1863).



Atzera