Nizea

g.e. Iznik, Asia Txikiko antz.ko hiria, Turkian. Bitiniako hbru. izan zen Nikomedia hiria sortu aurretik. Hiri ospetsua izan zen erromatarrek Bako edo Dionisos jainkoari opaturiko jaiei esker. 1078an seljuktarrak sartu ziren hirian eta 1097an gurutzatuak. 1204-61 bitartean bizantziarren hbru. izan zen (Nizeako Inperioa) eta 1333an turkiarren mendean geratu zen. - Bi kontzilio ekumeniko egin ziren Nizean: lehenak arianismoa gaitzetsi zuen (325), eta bigarrenean ikonoklasten aurka azaldu zen (787).



Atzera