Putifar
Bibliaren arabera, Egiptoko faraoiaren ofiziala. Jose, Jakob patriarkaren semea, esklaboa zen eta haren zerbitzura zegoen. Putifarren emazteak Jose limurtu nahi izan zuen, baina honek muzin egin zion. Orduan, emazteak Josek bortxatu nahi izan zuela salatu eta Jose espetxeratu egin zuten.
Atzera