Quetzalcoatl
Mitologia aztekako jainko nagusietakoa. Antzina, landarediaren jainkotzat zuten; Azteken inperioaren garaian (XIV-XVI. m.), apaizen buru izateaz gain, egutegiaren sortzailetzat zuten eta heriotzaren eta piztueraren jainkotzat gurtzen zuten. "Lumadun sugea" esan nahi du, eta horrelaxe irudikatzen zuten; batzuetan, gizon bizardunaren itxuran ere bai.
Atzera