Sokrates

Filosofo grekoa (Alopeke, Atika, K.a. 470 - Atenas, 399). Atenasko lehen filosofoa izan zen. Ez zuen ezer idatzirik utzi, baina bere irakatsiak Platonen eta Aristoteleren bidez ezagutzen ditugu. Irakasteko metodoagatik (maieutika-gatik) lortu zuen ospea; bere mintzakideen sineste sendoak galderaz galdera ("ironia") danbalaka uzten baitzituen, norberarengan kontraesanak ("dialektika") sortaraziz. Jainkoekiko errespeturik gabekotzat eta irakasle desbideratutzat salatu zuten; hiltzera kondenatu zuten.



Atzera