Sorbona
Parisko goi-mailako ikasketarako erakunde publikoa, unibertsitate desberdinetan banatua. Robert de Sorbon-ek fundatu zuen 1257an ikasle behartsuek ikasketa teologikoak egin zitzaten. XVI. m.an jesuiten aurkakoa izan zen, XVII. m.an jansenismoarena eta XVIII.ean filosofoena. 1626-42 bitartean eraberritze-lan handiak egin ziren, Richelieuk aginduta, eta baita 1885-1901 urteetan ere P. Nénot arkitektoaren gidaritzapean.
Atzera