Tankredo

(? - Palermo, 1194). Siziliako azken errege normandiarra (1190-94), Apuliako duke Roger-en seme naturala eta Siziliako errege Roger II.aren biloba. Siziliako errege hautatu zuten, baina Enrike VI.a Mendebaldeko enperadoreak bere emazte Konstantzarentzat (Roger II.aren alaba) nahi zuen erresuma eta Sizilia inbaditu zuen; ez zuen lortu Tankredo menperatzerik.



Atzera