Urtubia, Maria

Pertsonaia historiko lapurtarra (Urru-a, ? - Bera, 1505), oinaztarren bandoko Joan Urtubiaren eta Teresa Lazkaokoaren alaba. Joan Monreal oinaztarrarekin ezkondu zen eta, geroago, ganboatarren bandoko Rodrigo Ganboa Altzateko jaunarekin; aita zenaren bandoaren aurka jardun zuen ordudanik. Rodrigo hildakoan lehenengo senarrak ondorengotza-eskubideak eskatu zituen semearentzat; gatazka bizia piztu zen. Maria hil zenean, jaraunspen-arazoak zirela eta, bi bandoen arteko borroka gogortu egin zen. Mariaren bi ezkontzetako ondorengoak bi bandoetakoak ziren eta elkarren arteko ezkontzaz amaitu zen liskarra 1574an.



Atzera