Zidakos

Nafarroako ibaia. Alaiz mendizerrako Artusia eta Mairaga ibaien bat egitetik sortzen da; H-rantz abiatu eta, Barasoaindik pasaturik, Leotz ibaiaren urak hartzen ditu Garinoainen; Puiu, Tafalla, Erriberri, Beire, Pitillas eta Murillo el Cuendetik iragan ondoren, Kaparroso inguruan Aragoira isurtzen da; 44 km.



Atzera