Zinoviev (j.i. Grigori Jevseievitx Radomislski)

Politikari sobietarra (Jelisavetgrad, g.e. Kirovograd, 1883 - ?, 1936). Leninen lankidea izan zen boltxebikeen taldea eratzen. Internazional komunistaren komite betearazleko burua izan zen (1919-26). Lenin hil zenean, Stalin eta Kamenev-ekin bat egin ondoren, gero Trostkirekin elkartu zen Stalinen aurka (1925-27). Moskuko prozesuan epaitu zuten (1935-36) eta exekutatu. Errugabe aitortu zuten (1988).



Atzera