Zutik (aldizkaria)
Politika-alorreko aldizkaria, ETAren organo ofiziala (1961). 1970ean, ETA erdibitu zenean (ETA-V eta ETA-VI), aldizkaria ere banatu egin zen, baina izen berarekin segitu zuten biek. ETA-Varen organoa 1978an desagertu zen. ETA (VI)-LCRek, gero LKIk, argitaratzen segitu zuen, EMKrekin bat egin arte; orduan "Zutik" mugimendu politikoa sortu zuten eta argitalpenak Hika izena hartu zuen (1991).
Atzera