are 3

adb. Ondoan duen hitz edo hitz-multzoari perpausean egiten den baieztapen edo ezeztapena ere badagokiola adierazteko hitza (dagokion izen-sintagmaren ondo-ondoan ezartzen da, delako izen-sintagmaren ondoan ere ager daitekeelarik). Gazteentzat eta are haurrentzat egokiak. • ARE... -AGO. Konparazioaren indarra areagotzeko egitura. Elurra baino are zuriago. Are atseginago ezagutzen ez dutenentzat. || ARE GEHIAGO. Guztiek, eta are gehiago ikasleek jakin behar dutena. || ARE GUTXIAGO. Hori ez da baztertzekoa, eta are gutxiago gaitzestekoa. || AREAGO. Are gehiago. Gureak baino areago nahi ditugunak.



Atzera