barrakuda
iz. ZOOL. Esfirenidoen familiako arrain osteiktieen izen arrunta. Gorputza ardatz-formakoa eta luzea da eta oso hortz sendo eta zorrotzak ditu. Itsaso epeletako ertzetan bizi dira, karniboroak dira eta gizakiari erasotzen diote. • barrakuda europar. Bizkaiko Golkoan, Azore uharteetan, Mediterraneoan eta Itsaso Beltzean bizi dena (Sphyraena sphyraena).
Atzera