gel
iz. 1. KIM. Disoluzio koloidal baten malutapen eta koagulazioz sortutako masa, jelatinaren antzekoa. Solidoaren partikulek sare tridimentsionala eratzen dute, eta likidoaren partikulak hutsarteetan kokatzen dira. Hutsarteetako substantzia kanporatuz, zurgapen-ahalmen handiko materialak lortzen dira. 2. Substantzia zeharrargitsu eta biguna, produktu kosmetiko eta farmazeutikoen osagai garrantzitsua dena; delako produktua bera. Bainu-gela. • silize-gel. Ik. silize.
Atzera