hil 3
1. iz. Hiltzea, heriotza. Haren hil-egunetik hamar urteren buruan. 2. iz. Gizaki hila, hildakoa. Bost hil eta hiru kolpatu izan ziren istripuan. 3. izond. Hilik dagoena. Zakur hil bati. 4. izond. (hed.) Indarrik, bizitasunik gabea. Fede bizia eta fede hila. • hil-irrika. (batez ere pl.) PSIKOL. Freuden arabera, norberaganako eta besteenganako erasokortasunean agertzen den irrika, bizi-irrikari kontrajarria. || hil-ohe. Hilotza hilobira eramateko eramaten zen ohe-modukoa. || hil-mihise. Hiljantzia. || hil-oihal. Hiljantzia. || hilen egun. ERL. Arimen eguna. • HIL-GOGORRA (erori, gelditu, utzi,...). (Ipar.) Bat-batean hila. Hil-gogorra erori zen lurrera. || HIL-HOTZA (erori, gelditu, utzi,...). (Ipar.) Bat-batean hila. Bertan hil-hotza nahi duk geratu? || HIL-HOTZIK. Hil-hotza. Hil-hotzik utzi zuen.
Atzera