iharduki (ad.)
du ad. (Ipar. eta GN) 1. Eztabaidatu, aharratu. Halakoek dihardukatenean ez da zuhurtzia haien artean sartzea. Elkarren kontra ihardukiz. 2. Mintzatu, solastatu. Egun laborantzaz iharduki behar dugu. 3. Jardun. Zertan dihardukazu hor? 4. Ihardetsi; bereziki erantzunari ihardetsi. -Baina belar franko bada hor- iharduki zuen mutikoak. 5. Norbait edo zerbaitekin gudukatu. Haragiaren gutiziekin iharduki beharrez. 6. Norbaiti edo zerbaiti buru egin, gogor egin. Uhainen oldarrari ihardukitzeko, batean belak altxatuz, bestean apalduz. 7. Trokatu, bihurritu. Zangoa iharduki du harmailak jaistean.
Atzera