ingurutxo

iz. Nafarroako iparmendebaldeko hainbat ibarretan dantzatzen den bikotekako plaza-dantza. Erlojuaren kontrako norantzan aurreratzen dute dantzariek. Lehen zatian 2/4 konpaseko doinuak erabiltzen dira eta dantzariak zapien bidez lotzen zaizkio bata besteari. Bigarren zatian ez dute zapirik erabiltzen eta doinuak 3/8 konpasa du. Ezagunenetakoa Leitzako ingurutxoa da.



Atzera