intsektiboro

iz. eta izond. 1. EKOL. Intsektuak janez elikatzen dena. 2. ZOOL. Euterioen infraklaseko zenbait ugaztunez esaten da. Txikiak eta gehienetan bakartiak eta gautarrak dira, hortz zorrotzak dituzte eta intsektuz eta ornogabe txikiz elikatzen dira. Bere baitan trikua, satitsuak, satorrak, etab. hartzen dituen Insectivora ordena osatzen dute.



Atzera