janizari
iz. HIST. Otomandar inperioan, zuzenean sultanaren menpe zegoen infanteriako eliteko tropa iraunkor eta diziplina handiko bateko kidea (XIV-XIX. m.).
Zuzenean sultanaren menpe zegoen tropa iraunkor eta diziplina handikoa zen. Hala ere, XVII. eta XVIII. m.etan diziplina lasaitu egin zen eta janizariek zenbait estatu-kolpe eman zuten. XIX. mendearen hasieran 140.000 inguru ziren. Mahmut II.ak armada berrantolatu nahi izan zuen, baina janizariak matxinatu egin zitzaizkion. Mahmut II.ak aginduta, ia denak hil zituzten (1826) eta tropa desegin egin zen.
Atzera