konposizio

iz. 1. Konposatzeko ekintza eta horren ondorioa; bereziki musika-obra eta hitz neurtuzko literatur lana. 2. ART. Arte plastikoetan, obra bat eratzen duten elementuak antolatuta dauden modua. 3. ART. GRAF. Testu bat erreproduzitzeko eta lerro, paragrafo eta orrialdeetan antolatzeko behar diren eragiketen multzoa. Eskuz, inprenta bidez edo automatikoki, konposatzeko makinen bidez, egin daiteke. 4. HIZKL. Hitz-elkarketa. 5. KIM. Konposatu edo nahaste bateko elementuen proportzioa. 6. MUS. Musika-obrak sortzea; horretaz diharduen musika-jakintzaren adarra.



Atzera