laboratorio

iz. Zientzia eta teknikaren arloan zenbait lan, entsegu eta saiakuntza egiteko behar diren baldintzak ziurtatzeko bereziki egokitutako eta substantzia, material eta tresneriaz hornitutako lekua. Kimika-laboratorioa. Argazki-laboratorioa. • hizkuntz laboratorio. Banako mahai edo kabinak magnetofonoz hornituak eta irakaslearentzat kontroleko kabina dituen aretoa, hizkuntzen irakaskuntzan, bereziki metodo audiolingualean, erabiltzen dena.



Atzera