multzo

iz. 1. Hainbat gauzaz edo elementuz osaturiko bilduma, gauza bakarra bailitzan hartzen dena. 2. MAT. Ezaugarri komun jakin bat edo gehiago dituzten elementuek osatutako entitatea. • MAT. multzo finitu. Zenbaki oso natural batez adieraz daitekeen elementu-kopurua duena. || multzo infinitu. Elementu-kopuru infinitua duena. || multzo-teoria. Multzoetan eta hauen arteko erlazioetan oinarritzen den teoria. Cantor izan zuen sortzaile. || zatidura multzo. R baliokidetasun-erlazio batek A multzoan sortutako baliokidetasun-klaseen multzoa, A/R eran adierazten dena.



Atzera