okasionalismo

iz. FIL. Cartesiar dualismoak planteatzen zuen arazoari, res cogitans eta res extensa direlakoen artean dagoen erlazioari alegia, konponbidea eman nahi izan zion doktrina. Honen arabera, ariman mugimendu bat suertatzen denean, Jainkoak esku hartzen du gorputzean hari dagokion mugimendu bat eraginez, eta alderantziz. Malebranche izan zen doktrinaren jarraitzaile nagusia.



Atzera