zenbatzaile

iz. 1. Zenbatzen duena. 2. HIZKL. Izenaren determinatzaile-mota, haren zenbatasuna adierazten duena. 3. LOG. Koantifikatzailea. • HIZKL. zenbatzaile orokor. Osotasuna azaltzen duena, dagokion izenaz izendatzen diren izaki guztiak adierazten dituena (den(a), guzti, oro eta zenbait erabileratan oso). || zenbatzaile zehaztu. Kopuru edo kantitate zehatza azaltzen duena (zenbakietako bakoitza da: bat, bi, hiru, etab.). || zenbatzaile zehaztugabe. Kopuru edo kantitatea zehaztasunik gabe azaltzen duena (batzuk, zenbait, asko, etab.).



Atzera