Aristotele

Filosofo grekoa (Estagira, Mazedonia, K.a. 384 - Kaltzis, Eubea, 322). Alexandro Handiaren irakaslea izan zen eta Atenasko Lizeoa, eskola peripatetikoa deitzen ziotena, fundatu zuen. Etika (Etika nikomakori, Etika eudemori); logika, politika (Politika, 8 liburu); biologia (animalien sailkapena eta anatomia konparatzailea), fisika (Fisika, 8 liburu) eta metafisikari (Metafisika, 14 liburu) buruzko tratatuak idatzi zituen. Logika formala sortu zuen (Organon). Zientzien hasieran eta Islamaren filosofian erabakigarriak izan ziren bere obrak, filosofo arabiarren bidez sartu ziren Europan, eta Mendebaldeko pentsamoldearen oinarri bihurtu ziren.



Atzera