Azurmendi, Joxe

Euskal idazle eta filosofo gipuzkoarra (Zegama, 1941). Teologia eta filosofiako ikasketak egin zituen Erroman eta Alemaniako Münster-en; Filosofiako doktore eta katedraduna da EHUn. Literatur kritikaren irakaslea izan zen EUTGn. Pentsalari eta idazle oparo eta ugaria, aldizkari eta egunkari askotan idatzi ditu poemak, literatur kritikak eta saiakerak: Olerti, Egan, Anaitasuna, Argia, Euskaldunon Egunkaria, etab. Lankidetzako liburu askotan hartu du parte. Jakin kultur taldekoa gaztetatik, izen bereko aldizkariko lankide saiatua izan da saiakera eta kritika-lanekin; Jakin irakurgaiak filosofi liburu-sailaren zuzendaria da. Poesi liburuak (Hitz berdeak, 1971; Manifestu atzeratua) eta batez era saiakera-liburu asko idatzi ditu: Hizkuntza, etnia eta marxismoa, 1971; Kultura proletarioaz, 1973; Zer dugu Orixeren kontra?, 1976; Zer dugu Orixeren alde?, 1977; Mirande eta kristautasuna, 1978; Espainolak eta Euskaldunak, 1992; Demokratak eta biolentoak, 1997;Oraingo gazte eroak, 1998. Jose Maria Arizmendiarrieta, Arrasateko kooperatiben mugimenduaren sustatzailearen pentsamenduari buruz egin zuen bere filosofiako tesia.



Atzera