Bravo, Juan
Gaztelako aristokrata (Segovia, ? - Villalar, 1521). Komuneroen buruzagietako bat, Joana Eroarekin elkarrizketatu eta harrezkero haren izenean jokatu zutenetako bat izan zen. Villalarko gudua galdu eta preso hartu zuten. Heriotza-zigorra ezarri zioten eta Padilla eta Maldonadorekin batera lepoa moztu zioten.
Atzera