Debussy, Claude
Konpositore frantsesa (Saint-Germain-en-Laye, 1862 - Paris, 1918). Bizimodu gorabeheratsua izan zuen, maitasun-pasadizo ugarikoa. Inpresionista, antirromantikoa eta iraultzailea izan zen (Peleas eta Melisande, 1902; Faunoaren bazkalondoari preludioa, 1894; Itsasoa, 1903-05; Nokturnoak, 1892-99; Irudiak, 1906-08; Preludioak, 1909-13).
Atzera